XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Salahadinek eskerrak eman zizkien enbaxadako ofizialei eta presaka-presaka taxia hartu zuen Britainiar Museora joateko.

Taxian zihoala, Salahadinek behin eta berriro galdetu zion bere buruari: Zergatik nahi ote du Farrowk Egiptoko polizia engainatu maisu dela esanez eta ez arkeologo?

Eta zergatik esan ote du turista bezala doala Egiptora?.

Izan ere, gauza hauek guztiak bisatu-eskarian jarri zituen Farrowk lau aste lehenago.

Baina gero Egiptora Axtarte erreginaren hilobia bilatzera zihoala esan zion norbaiti.

Garbi zegoen bere asmoaren berri eman ziola norbaiti.

The Sunday Times-en agertu zen eta.

Peter Earl ere oso lanpeturik ibili zen goiz hartan.

Farrow dk. ezagutzen zuten guztiei dei egin zien telefonoz.

Eta mundu guztiak esan zion Cambridge utzi eta Farrow Galesera joan zela lagunen batzuekin bizitzera.

Baina ez zirudien inork ezer gehiago zekienik.

Norbaitek entzuna omen zuen Farrowk drogak erabiltzen zituela.

Beste batek entzuna zuen Farrowk arazoak izan zituela poliziarekin.

Baina gauza garbirik eta ziurrik * ziur: seguro inork ez zekien.

Azkenik, Peter Earlek The Sunday Times-era deitu zuen, eta Farrow Alkairora egiten ari zen bidaiaz idatzi zuenarekin hitz egin zuen.

Salahadin museora iritsi zenean, Farrowren lagunekin hitz egindakoaren berri eman zion Peterrek.

- Drogari buruzko hori interesgarria da esan zuen Salahadinek.

Ingalaterran drogak saltzen dituen jendeak Ertekialdetik * Ertekialde: Oriente Medio ekartzen ditu sarritan.